APAIZ ETXEA- "ERTOTXE" PROZESU PARTEHARTZAILEA-
SARRERA
Dakizuenez, Elduaingo Udalak Apaiz-etxea, "Ertotxe", eraikina erosi du, eta garrantzitsua da pertsona guztien artean eraikinari zer erabilera eman adostea. Erabaki garrantzitsua da eta aukera paregabea denon artean egiteko. Horretarako, zuekin eta zuen ideiekin kontatu nahi dugu.

Guztiok iritzia eman, iradoki eta erabaki dezazuen nahi dugu, adina eta jatorria kontuan hartu gabe. Helburua da guztion artean konponbide bat lortzea, komunitatearen beharrak benetan islatuko dituena. Gobernatzeko modu bat sortu nahi dugu non zu garrantzitsua zaren. 15 galderaz osatutako inkesta labur honi erantzutera gonbidatzen zaitugu. Animatu inguruko herritar gehiagori parte hartzera. Zure parte hartzea funtsezkoa da!

Gogorarazten dizuegu inkestak konfidentzialak direla eta erantzun ahal izateko gutxienez 16 urte izan behar dituzula.
 
 
Powered by encuestafacil.com