Tokiko berdintasun-politikak: herritarrentzako galdetegia
Sarrera
Elgoibarko Udalak abian jarri du 2025-2029 Berdintasunerako V. Plana egiteko prozesua. Horrela, datozen urteetan udalerrian garatuko diren lan-ildoak diseinatuko dira.

Ahalik eta prozesu parte-hartzaileena izatea gustatuko litzaiguke. Hori dela eta, galdetegi hau zabaltzen dugu, zure ikuspegia helaraz diezaguzun Planaren prestaketan txertatzeko. Oraindik asko dago egiteko berdintasunean oinarrituta dagoen gizarte bat izateko, eta eginkizun horretan zure ekarpena ezinbestekoa da.

Erantzunak anonimoak dira eta datuak hemen adierazitako helbururako baino ez dira erabiliko.

Parte hartzera animatzen zara? Ez dira 5 minutu baino gehiago izango.

Inkesta urriaren 13ra arte egongo da martxan.

Mila esker!
 
 
Powered by encuestafacil.com