Lan honen bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak (EHSS) euskal gizarteari egiten dion ekarpenari buruzko ikuspegi partekatua eraikitzen jarraitu nahi du SAREEN SAREAk. Sektoreko erakunde bakoitzaren ekarpen soziala ezagutzean, agerian jartzean eta areagotzean datza.
Sektorearen ekarpen sozialaren gaineko informazio gehigarria izatea ahalbidetuko du online galdetegi honek, erakundeek eurek emandako datuetatik abiatuta. Guztizko balioan (1) eta balio erantsian (2) oinarrituko da.
(1) GUZTIZKO BALIOA:
Erakunde baten edo sektore baten guztizko baliotzat hartzen da “gizarteari egiten dion ekarpena, oro har”.
(2) BALIO ERANTSIA:
Balio erantsia esaten zaio esku-hartze sozialeko erakunde bakoitzak zerbitzuen hornikuntzari (erantzukizun publikokoa* izan edo ez) gehitzen dion balioari, derrigorrezkotzat jotzen diren elementuez harago. Hau da, erakunde batek egin duen ekarpenari, zerbitzu bati edo zerbitzu zehatz batzuen konbinazioari edo sareari lotuta.
|
*Zerbitzu bat erantzukizun publikokoa dela esaten da instituzio publikoek zerbitzu hori hartzaileentzat erabilgarria eta irisgarria izatea bermatu behar dutenean; araudietan eta instituzio horien eskumenekoak diren prestazioen eta zerbitzuen zorro edo katalogoetan arautzen dira erantzukizun publikoko zerbitzuak. . |
|
|
|
Zalantzarik gabe, EHSS osatzen dugun erakundeen eta pertsonen inplikazioa funtsezkoa da lan hau aurrera eramateko. Hori dela eta, zuen dedikazioa eta interesa eskertzen dizkizuegu beste behin ere.
Parte hartzen duten erakundeak EHSSko erakunde gisa identifikatu behar dira, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legeak zehazten dituen ezaugarriak oinarri hartuta: egoitza eta jarduera EAEn izatea, eta ekimen sozialeko (3) eta esku-hartze sozialeko (4) erakundeak izatea. |
|
|
|
3) EKIMEN SOZIALEKO erakundeak:
Euskadiko hirugarren sektore sozialeko ekimen sozialeko erakundeak dira formalki eratuta dauden eta nortasun juridiko propioa duten ekimen sozialeko fundazioak, elkarteak, kooperatibak eta beste entitate oro, baldin eta honako ezaugarriak badituzte: a) borondatezko ekintzan oinarrituta daude; b) gizarte zibilaren parte dira, eta gizarte horretatik eta horrentzat sortzen dira; c) pribatuak dira; d) irabazi-asmorik gabekoak dira; e) eta parte-hartzaileak dira.
(4) ESKU HARTZEKO SOZIALEKO erakundeak:
Esku-hartze sozialeko jardueratzat edo esku-hartze sozialeko esparrukotzat hartzen dira hauek sustatzea xede duten jarduerak: gizarteratzea, garapenerako lankidetza, biztanleria osoaren eskubideen aitortza eta zaurgarritasun-, bazterketa-, babesgabetasun-, desgaitasun- eta/edo mendekotasun-egoerei aurre egiten dieten pertsonek, familiek, taldeek, kolektiboek edo komunitateek beren eskubideak eraginkortasunez baliatzea, gizarte-bazterketaren, marjinazioaren, babesgabetasunaren eta indarkeria matxistaren kontra borroka eginez. Halaber, jarduera horiek gizartea eraldatzen dute, gizarte justuago, solidarioago, berdinzaleago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat lortzeko bidean aurrera egiteko. |
|
|
|
Eskatutako datuak 2020koak izan behar dira.
2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera tratatuko da jasotako informazioa. Pertsona fisikoen babesari buruzkoa da erregelamendu hori, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez. |
|
|
|
|